Hilaren 16an, ostera, Gorrondona plazatik abiatuko dira 20:00etan, portu ingurua abesti-doinuez betetzeko asmoz; izan ere, Karmen eguna dugu uztailaren 16a. Hilaren 22ko Madalena Egunean, berriz, 20:00etan irtengo dira Astillero plazatik, Plentziako alde zaharrean barrena abesten ibiltzeko.