Bi sute izan dira 24 ordutan Gorlizen

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 22a, 11:03

Bi sute izan dira Gorlizen domeka eta astelehena artean. Lehenengoa domekan jazo zen, 15:20ak aldera, Fanos eta Uresarantze arteko mendi-magalean. Bizkaiko Suhiltzaileek jakinarazi zutenez, bi orduren buruan sutea amatatu zuten. Hala ere, astelehenean, 15:30ak aldera ere, sute berri bat jazo zen toki horretan bertan. SOS Deiaken eta Bizkaiko Suhiltzaileen arabera, sugar berberak berpiztearen ondorioa izan zen. Oraindik ere ez dakite zein den sutearen zergatia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun