Mendiko erlojupekoa izango dute gaur Gorlizen

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 25a, 09:00

Pasa den ekainaren 6an, txirrindularien eskolarteko topaketa ere egin zen Gorlizen. © GORLIZKO TXIRRINDULARI ESKOLA

Gorlizko Txirrindularitza Eskolak antolatuta, gaur, zapatua, Santiago egunean, mendiko erlojupekoaren bigarren edizioa izango dute bizikleta zale gazteek. Sei eta zortzi urte bitartekoek 200 metro egin beharko dituzte Krutzeta kaletik gora, eta adin horretatik gorakoek, 500 metro, ikastetxeraino. Izen-ematea: 11:00etatik 12:00etara egin ahal izango da eta proba 12:30ean hasiko da.

Probaren lehenengo edizioan Itziar Yarritu nagusitu zen emakumezkoen artean, minutu bat eta 20 segundoko kronoagaz. Gizonezkoen artean, ordea, Asier Bilbaok irabazi zuen, 52 segundo eginda.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun