Andra Mariko festen ostean, Gorlizko udako azkeneko jaiak helduko dira, abuztuaren 15ean, zapatuagaz. Ospakizunek Urezarantza hartuko dute, bi egunez txoko hori jai-giroan murgiltzeko asmoagaz. Zapatuan, lunchagaz emango diote hasiera egunari, 13:00etan. Ondoren, tortilla eta tute txapelketetan parte hartzeko aukera egongo da kiroldegian, 16:30etik aurrera, eta 19:00etan umeek ikuskizun bategaz gozatu ahal izango dute. 20:00etan, Aratz dantza-taldeak bertaratutako lagunak dantzan jarriko ditu; eta horren ostean, Oihan Vegak disko-festa eskainiko du. Hurrengo egunean, domekan, XLV. Sukalki Txapelketa egingo dute Okarantxun, 10:30ean; bitartean, trikitilariek inguruak alaituko dituzte. Arrastiko 05:00etan, sariak banatuko dituzte, eta herri-kirolen ikuskizuna eta gero, amaiera emango diete Urezarantzako jaiei.
Egitaraua
Abuztuak 15, zapatua
13:00 Luncha bertaratuko diren denentzat, trikitiaren doinuek giroa alaituko dute.
16:30 Tortilla eta tute txapelketak, kiroldegian.
19:00 Umeentzako ikuskizuna.
20:00 Dantzaldia Aratz taldeagaz.
21:00 Disko-festa, Oihan Vegagaz.
22:30 Zezensuzkoa.
Abuztuak 16, domeka
10:30 XLV. Sukalki Txapelketa Okarantxun.
12:00 Trikitixa.
13:00-14:30 Sukalki txapelketaren aurkezpena.
17:00 Sukalki txapelketaren sari-banaketa.
18:00 Herri-kirolen ikuskizuna, eta umeentzako jolasak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.