Uribe Kosta jaietan 2015

Santiagoen ostean, badatoz Andra Mariko jaiak Gorlizera

Iker Rincon Moreno 2015ko abu. 3a, 10:00

Santiago jaien biharamuna gaindituta dutenek Andra Mariko jaiakaz gozatzeko aukera izango dute abuztuaren 5etik aurrera. Ajeagaz jarraitzen dutenek, ostera, zelan edo hala egin beharko diete aurre festei. Abuztuaren 5etik 9ra arte iraungo dute Andra Mariko jaiek, eta tarte horretan, bertokoek zein bisitariek hamaika jarduera izango dituzte aukeran. Abuztuaren 5ean, eguaztenagaz, emango diete hasiera festei, goizeko 10:00etan, txupinaren jaurtiketagaz eta kalejiragaz. Horren ostean, dantza-erakustaldiak, buruhandiak, kale­jirak, txapelketa gastronomikoak, kan­taldiak, umeentzako jolasak eta beste ekimen ugari hartuko dituzte Gorlizko kaleek. Iluntzean, gautxorientzako zer eginik ere egongo da, erromeria zein DJakaz. Domekan, abuztuaren 9an, andramariak agurtuko dituzte, datorren urtera arte!

Egitaraua:

Abuztuak 5, eguaztena

10:00 Txupinaren jaurtiketa, eta kalejira.

11:00 Meza Agirre Andra Mariren ohorez.

12:00 Ohorezko aurreskua.

12:00 Dantza-erakustaldia.

13:00 Luntxa Ermita atarian jubilatuentzat.

19:00 Herri kirolak, "Rony" sari nagusia: Urrutia eta "Restaurante Andraka" idien lehia.

20:30 Erromeria, Roberto Etxebarriagaz.

22:00 Zezensuzkoa.

Abuztuak 7, barikua

11:00 Kalejira buruhandiakaz.

12:30 Umeentzako parkea.

12:30 Umeentzako jolasak.

18:30 Gorritiren ikuskizuna animaliakaz.

20:00 Herriko Kantu Gira.

23:00 Zezensuzkoa.

23:30 Berbena DJ Kul-egaz.

Abuztuak 8, zapatua

10:30 XXVIII. Herri-krossa.

11:00 XLII. Tortilla-txapelketa umeentzat.

11:30 Umeentzako puzgarriak.

12:00 Itxas Eder taldearen dantzaldia.

13:15 Tortillen aurkezpena.

17:30 Tortilla txapelketaren sari banaketa.

19:30 Herri kirolak.

22:00 Umeentzako disko festa.

23:00 Zezensuzkoa.

23:00 Combina2 ikuskizuna.

00:10 Gaudantza DJagaz.

Abuztuak 9, domeka

11:00 LV. Paella-txapelketa.

11:00 Trikitixa landetatik ibiliko da paella txapelketan.

13:30 Paellen aurkezpena.

18:00 Paellen sari banaketa.

19:30 Erromeria.

22:00 Zezensuzkoa eta jaien amaiera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun