Lanak 13:30etik 14:00era aurkeztu beharko dituzte, Sertutxena eraikinean (Eloisa Artaza, 3); baita goizean jasoko duten fitxa ere (behar bezala beteta). Sari banaketa arrastian, 07:00etan, egingo dute Sertutxenan. Irabazleak 800 euro jasoko ditu; horrez gainera, hiru accesit egongo dira: bat, 300 eurokoa; diru kopuru berbereko beste bat, 16 eta 30 urte bitarteko parte-hartzaile onenarentzat; eta azkenik, 100 eurokoa, sari barik geratu den gorliztar onenarentzat.