Victor de Diegok bukaera emango die Jazz Ostegunei

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 3a, 12:00

© VICTOR DE DIEGO

Uztailaren 23an abiatu zuen Jazz Ostegunak ekimena Xurrut pizzeriak, 30. urteurrenaren ospakizunak are gehiago biribiltzeko asmoz. Uda amaitzear dagoela, irailaren 3an izango da ziklo horretako azken saioa. Ohi den legez, eguraldi ona bada, Xurrut kanpoaldean egingo dute kontzertua, 21:00etatik aurrera, sarrera doan. Jazz Ostegunei akabua emateko Victor de Diego saxofonista bilbotarrak joko du bere taldeagaz. Urteak dira De Diego Bartzelonan bizi dela; orain urte bi plazaratu zuen bere azken diskoa, Tribute (Quadrant Records, 2013).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun