Gorlizko III. Herri Kroserako izen-ematea zabalik

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 6a, 11:00

Gorlizko Udalak antolatuta, hilaren 13an, domeka, Gorlizko III. Herri Krosa Eliz plazatik irtengo da. Ibilbideak bost kilometro izango ditu herrian eta hondartzan zehar, berriro ere elizaren aurrean amaitzeko. Aukera dago buelta bakarra zein buelta bi emateko. Interesatuek 10 euro ordaindu beharko dituzte izen-ematea egiteko, beti ere Internetez eta aurreko eguna baino lehen egitekotan. Hilaren 13an ere egin ahal izango da, irteeran, 09:30etik 10:30era, baina bost euro garestiago izango da. Diru dena WOP Fundazioari emango diote. Izen-ematea kirolprobak.com gunean egin daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun