Izen-ematea zabalik Gorlizko Mendibike Martxan

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 9a, 18:41

Mendibike Gorliz elkarteko kideek erakutsi dutenez, bista ederrak izango dira martxan. © MENDIBIKE GORLIZ

Mendibike elkarteak antolatuta, hilaren 27an, Gorlizko 24. Mendibike Martxa egingo dute. Goizeko 09:00etatik aurrera, parte-hartzaileek ibilbide bi izango dituzte aukeran: 24 eta 42 kilometrokoak. Proba luzean, Andrakamendi, Jata, Urizarmendi eta Ermua mendiak zeharkatuko dituzte. Antolatzaileek 500 txirrindulari hartuko dituzte gehienez, 16 eta 95 urte bitartekoak. Horregatik, garrantzitsua izango da izen-ematea ahalik eta lasterren egitea; irailaren 24ra arte izango da aukera Kirolprobak.com webgunean. Egun berean, haur eta gazte martxak ere izango dira.

Ekimenaren kartela

 Ekimenaren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun