Gorliz Mendibike Martxa egingo dute domekan

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 25a, 21:25

Mendibike elkarteak antolatuta, domekan Gorlizko 24. Mendibike Martxa egingo dute. Goizeko 09:00etatik aurrera, parte-hartzaileek ibilbide bi izango dituzte aukeran: 24 eta 42 kilometrokoak. Haur eta gazte martxak ere izango dira. Proba luzean, Andrakamendi, Jata, Urizarmendi eta Ermua mendiak zeharkatuko dituzte. Zapatuan eta domekan, izena ematean, federatuek 17 euro ordaindu beharko dituzte, eta federatuta ez daudenek, 20 euro.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun