Gorlizko Itsasargirako txango gidatuak, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan

Iker Rincon Moreno 2015ko urr. 14a, 16:31

Gorlizko Itsasargia. TXOPITEA

Gorlizko itsasargira txango bana egingo dute datozen zapatuan eta martitzenean, Ondarearen Europako Jardunaldien harira. Gorlizko Turismo Bulegoak antolatutako ibilbideak Astondotik irtengo dira, Hondartzape jatetxearen aurretik. Urriaren 17koak 10:00etatik 13:00etara iraungo du, eta urriaren 20koak, 15:30etik 18:30era.

Geologiako aditu batek bidearen eta itsasargiaren historia, flora eta faunaren zehaztasunen berri emango die ibilaldi interesgarri horretan izena ematen dutenei. Era berean, aukera egongo da itsaslabarretan dauden hainbat material bereizten ikasteko. Izan ere, itsaslabarrak interes geologikoko gunetzat katalogatuta daude. Ibilbidea kostaldeko baterietan amaituko dute, bertako kanoiak ikusteko.

Txangoetan parte hartzeko, aurretik izena eman beharra dago. Horretarako, 946 774 348 telefonoa edo turismo@gorliz.net posta elektronikoa erabil daitezke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun