Barikura arte eros daitezke Gorlizko Euskararen Eguneko bazkariaren txartelak

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 18a, 17:30

Azaroaren 29an Euskararen Eguna ospatuko dute Gorlizen. Hala, eguna alaitzeko, "triki-kantu-dantza-poteoa" egingo dute 12:00etan, Eleiz enparantzatik abiatuta. Ondoren, 15:00etan, bazkaria egingo dute Eleiz enparantzan ere. Horretan parte hartu gura dutenek, aldez aurretik erosi beharko dituzte txartelak, 15 euroan. Tiketak Kultur Etxean eros daitezke, barikua, hilak 20, baino lehen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun