Abionetatik bertatik eman zuten larrialdi-abisua, iragan zapatuko 13:00ak aldera. Motorrean arazoak zituztela jakinarazi eta gutxira erori zen hegazkina itsasora. Abionetan zihoazen hiru bidaiariak, hipotermia zantzuakaz, baina onik atera zituzten uretatik.