Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren iturriek jakitera eman dutenez, Gorlizko sutea arrastiko laurak bueltan gertatu da lantegi barruan, eta haren eraginez barruan zeuden hainbat auto kaltetu dira. Aipatu lantegia Gaminiz kaleko etxebizitza batzuen azpian dago kokatuta, eta sua dela-eta hogei pertsona atera behar izan dituzte hogei etxebizitzatik. Dirudienez, eraman behar izan duten pertsona soldatzen zebilen, eta jarduera horren ondorioz piztu da sua.