Mendiko bizikletaren teknika hobetzeko ikastaroa egingo dute Gorlizen

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 28a, 18:50

Mendibike txirrindularitza-elkarteko kide eta lagunak Gorlizen. © MENDIBIKE

Gorlizko Mendibike txirrindularitza-elkarteak mendiko bizikletaren teknika hobetzeko ikastaroa emango du domekan, hilaren 31, 09:30etik aurrera. Saioa egiteko, elkartearen egoitzan jarri dute hitzordua. Han, teoria eta aholkuak azaldu ostean, hainbat lekutara joango dira, azaldutakoa oztopoakaz praktikan ipintzeko.

Besteak beste, “mendian aurki ditzakegun oztopoak gainditzeko amarruak” erakutsiko dituzte. Bazkideek webgunean eman dezakete izena. Bazkide ez direnek mendibike@mendibike.net posta elektronikoan galdetu behar dute ea lekurik dagoen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun