Txikienek eskaintza horretaz disfrutatzeko, gurasoek Uribe Kostako Mankomunitateagaz harremanetan ipini beharko dute, euskara2@uribekosta.org posta elektronikora idatziz edo telefonoz, 946 762 872 zenbakira deituz. Baldintza gisa, umeak Lehen Hezkuntzako ikasle izan eta Gorlizen erroldatuta egon beharko dira.
Dauden lekuak baino ume gehiagok izena ematekotan Mankomunitateak zozketa egingo luke otsailaren 26an. Azkenik ume bakoitzeko 30 euro ordaindu beharko du familiak; 20 euro, langabeak edo gizarte-laguntzaren jasotzaileak edota familia-ugariak izatekotan.
Era berean, “Zinema genero ikuspegiarekin” saioetarako izen-ematea egin gura dutenek, astelehenean eta martitzenean izango dute aukera Sertutxenan eta kultur etxean. Zikloa martxoan eta apirilaren hasieran egingo dute; astero film bat proiektatuko dute. Pelikula bakoitzaren osteko eztabaidan zinemak emakumeen gainean duen eragina aztertuko dute, genero ikuspegitik erreparatuta. Gainera, anonimotasunetik aterako dituzte gaur egun lanean dabiltzan zuzendariak.
Azkenik, apirilaren 3an Gorlizko Lore eta Landare Azokaren bosgarren edizioan saltokia ipini gura dutenek inskripzioa egin ahal izango dute otsailaren 29ra arte, Turismo Bulegoan. Telefonoz, 946 774 348 zenbakira dei dezakete eta baita turismo@gorliz.net posta elektronikora idatzi ere.