Fanos Naturalista Elkarteak argitaratu du liburua: "Landak, eukalipto-sailak, ur-bazterrak eta beste habitat txiki batzuk" izenekoa . Liburua "Berez, Gorliz" bildumako seigarrena eta azkena da, eta gaur bertan aurkeztuko dute Sertutxenan.
Gorlizko Udalak jakinarazi duenez, inoiz ere ez da egin udalerrian horrelako landa-lan "sakonagorik" natura arloan. Bildumako aurreko bost liburuak honako gaiak hartzen dituzte: lehenengoan, azterlan naturalista baten sarrera egin zen; bigarrena, itsaslabarrei buruzkoa izan zen; hirugarrena, haremunei buruzkoa; laugarrena, arteei buruzkoa; eta bosgarrena, pinudiei buruzkoa.
Bilduma osoa salgai dago Gorlizko Turismo Bulegoan, Sertutxena eraikuntzan bertan.