Ekimena Gorlizko Udalak antolatu du, Neguko Kirolen Bizkaiko Federazioaren laguntzagaz. Lasterketa eguerdian hasiko da, kiroldegian, baina albaitaritza-kontrolak 09:30etik aurrera egingo dituzte. Proban, kirolariek korrika egin beharko dute, euren txakurrak arnesagaz eta soka elastikoagaz gerrira lotuta dituzten bitartean. Zirkuitua sei kilometrokoa izango da. Probaren aurretik, izena emateko aukera izango da 09:30etatik 11:00etara, kiroldegian, 20 euro ordainduta.