Hala, udarako argitaratu ohi den liburuxkan ezagutaraziko dute Santiago jaien pregoilaria nor izango den. Aukeratutako lagunak pregoia irakurri beharko du festei hasiera emateko uztailaren 23an, udaletxeko balkoian dagoela. Horren ostean, jaitsieran eta hainbat ekitaldi, sari-banaketa eta aurkezpenetan parte hartu beharko du.