Ondoren, helduentzako tailerra egingo dute; 13:00etan hasi eta 15:00ak arte izango da. Bitartean, bertaratutako gizon-emakumeek jangarriak diren basaloreak ezagutu ahal izango dituzte.
Gorlizek Lore eta Landareen Azokaren bosgarren edizioa hartuko du aurten. Azokarako hitzordua apirilaren 3an jarri dute, domeka, 10:00etatik 15:00etara, Eliz plazan. Aurten, azoka egiteaz gainera, doan eskainiko dituzte tailer bi. Lehenengoa 11:00etatik 13:00etara izango da, "Biodibertsitatea erein" izenekoa. Adin guztiei zuzendutakoa izango da hori.
Ondoren, helduentzako tailerra egingo dute; 13:00etan hasi eta 15:00ak arte izango da. Bitartean, bertaratutako gizon-emakumeek jangarriak diren basaloreak ezagutu ahal izango dituzte.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!