Campusak txanda bi izango ditu: uztailaren 4tik 8ra, eta hil bereko 11tik 15era. Gaztetxoek Gorlizko futbol-zelaian izango dute hitzordua, goizeko 09:00etatik 14:00etara. Aurretik izena eman eta ordaindu beharko dute; astebete, 85 euro izango dira, eta biak, 160 euro. Argibide gehiagorako eta izena emateko honako bideak erabil daitezke: gorlizkokanpusa@gmail.com posta elektronikoa eta 667 714 055 telefono-zenbakia.