Aletxu Zobaran preso gorliztarrak gose greba abiatu du

Iker Rincon Moreno 2016ko eka. 3a, 17:40

Aletxu Zobaran Gorlizko preso politikoak gose greba abiatu du. Gertukoek jakinarazi dutenez, gorliztarrak urtarrilean Mont de Marsan (Frantzia) espetxera hurbiltzea eskatu zuen; halere, Maison Central Valence kartzelara bidaliko dutela jakinarazi diote; bertan ez dago euskal preso politikorik. Horren ondorioz, gose greba abiatzeko erabakia hartu du.

Gaur egun, Zobaran Lyoneko Corbas (Frantzia) espetxean dago, etxetik 903 kilometrora. Gertukoek mobilizazioak egingo dituztela iragarri dute, gorliztarraren egoera salatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun