Ondoren, bertaratutako gizon-emakumeek areto-dantzak zein ondo egiten duten erakusteko aukera izango dute. Bien bitartean, gose direnek sardinak jateko parada edukiko dute, gero indarberrituta, berbenan dantza egin ahal izateko. Horrez gainera, neska-mutil gazteek zezensuzkoaren aurretik, edo atzetik, korrika egiteko aukera izango dute, 22:30etik aurrera. Hala, arrasti osoan herri-giroaz gozatzeko egundoko aukera izango da ekainaren 29koa, 19:00etatik 23:45ak bitartean.