Gorlizko Udalak aho batez onartu zuen atzo, ekainak 30, egindako osoko bilkuran Gure Esku Dago dinamikaren "Adierazpena". Gorliz eta Plentziako "Adierazpena" izeneko dokumentua hainbat herritarrek adostu zuten, eta Gure Esku Dago elkarteak mozio bana aurkeztu zuen udal bietan dokumentua bozka zedin. Lehenago Plentzian ere bozkatu eta onartu zen, baina ez aho batez. Beste alde batetik, Gorlizek eta Plentziak herri galdeketa egiteko data finkatu dute daborduko: 2017ko apirilaren 2a izango da, ADOS Uribe Kostako plataformako gainerako herriek hautatu duten bezala.