2016/07/17 11:00

Azokak

Aukera On azoka, Gorlizen

Aukera On azoka, Gorlizen
Gorlizko frontoia, Gorliz

Bigarren eskuko gauzen azoka egingo dute domeka honetan, hilak 17. Aukera On merkatuaren ordutegia 11:00etatik 15:00era arte izango da. Eleiz enparantzan egingo da, eguraldi ona bada; bestela, frontoian. 

Uribe Kostako Mankomunitateak antolatzen ditu Aukera On merkatuak, hainbat herritan. Azaldu dutenez, "saldu, oparitu edo trukatzeko jartzen diren artikulu guztiak erabilitakoak izango dira. Merkatuan ezin dira ondoko artikulu hauek aurkeztu: artikulu berriak, stockeko artikuluak, sortutako eskulanak, elikagaiak eta animaliak. Debekatuta dago produktuak berriro saltzea".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun