Lasterketaren egunean ere inskripzioa egin ahal izango da, irteeran, 09:30etik 10:30era, baina bost euro garestiago izango da. Diru dena Gorliz eta Plentziako Jangai elkarteari emango diote, elikagai-bankua babesteko. Izen-ematea Kirolprobak.com gunean egin daiteke.
Antolatzaileek ez dute 450 parte-hartzaile baino gehiago onartuko eta lehenengo 300ek kamiseta bat izango dute opari. Zortzi urte baino gutxiagoko neska-mutilak ezin izango dira inskribatu.
Ekimenaren kartela
Iazko herri-krosa. © GORLIZKO UDALA
