Denok dakigun legez, 2003an itxi zuten "Euskaldunon Egunkaria". Horrez gainera, zuzendaritzako kideak torturatu eta 7 urte beranduago epaitu zituzten, ETAko kideak zirelakoan. Akusatu denak absolbitu zituzten. Dokumental hori ez da, ordea, bidegabekeria horien bilduma; lehenengo euskarazko egunkariaren sorrera pozgarri eta itxaropentsua dauka berbagai.