Hondarmendiren prestatzaileek gupida izan zuten gaztetxoekiko eta “jolasak, jolasak eta jolas gehiago” programatu zituzten. Izan ere, klubaren iritziz “kirola ondo pasatzeko aitzaki bat besterik ez da”. Hala, gorputz-koordinazioa, psikomotrizitatea eta trebetasun fisikoak landu zituzten bitartean, irribarretsu ibili ziren bizikletazale gazteak.
Gorlizko tropelera batu gura dutenek oraindino egin dezakete, hondarmendi.txirrindularitza@gmail.com posta elektronikora mezu bat bidaliz.