HAPOren Aurrerapenak 5 alternatiba edo proposamen egiten ditu; hala, Sertutxenan aukera horiek guztiak azaltzen dituen kartoi-lumazko 12 kartel ikusi ahal izango dira.
Erakusketak ordutegi berezia izango du, erakusketa-aretoan bestelako jarduerak ere egingo baitituzte. Gainera, Plana jendarteratzeko eta Gorlizko elkarteen eta auzokideen iritziak eta iradokizunak jasotzeko tailerra egingo dute abenduaren 1ean, eguena, 17:00etatik 20:30era arte. Horretan parte hartu gura dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena.
Tailerrera joan ezin dutenek ere iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte, helbide elektroniko bidez edota udalerrian zehar kokatutako hainbat buzoien bitartez: udaletxea, Udaltzaingoa, Sertutxenan, Andra Mariko kontsultategia eta kiroldegia.