Lehiaketan jasotako 212 testuetatik 172 Uribe Kostatik heldu ziren; horietatik 34, Gorliztik. Horrez gainera, Itxaso Zabala Mondina gorliztarrak irabazi zuen lau sari nagusietako bat, testu labur-labur onenen atalekoa, 16-18 urte bitartekoen mailan. Eta hautatutako 40 testu onenen artean beste hiru gorliztar daude: David Higón García, Nahia Martinez Iturricastillo eta Brenda Benito Sabater.