Gorlizko zaraten maila ona dela ondorioztatu du ikerketa batek

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 24a, 11:14

Udalak agindutako ikerketa batek ondorioztatu du udalerrian dagoen zarata-mailak ez duela «ia» arazorik sortzen herritarren artean. Geotech Gestión Espacial enpresak egin du ikerketa akustikoa, eta emaitzak onak izan dira, "helburuak lortzeko % 100etik gertu dago".

Azaldu dutenez, Gorlizko kalitate akustikoa ona da udalerriaren zati handi batean, "foru-errepideen inguruko gune batzuetan izan ezik, horietan dagoen bataz besteko zarata-tasa helburukoak baino handiagoak direlako". Hala ere, nabarmendu dute herri barruko trafikoak ez duela udalerriko kalitate akustikoa kaltetzen. Egindako ikerketak azaltzen du arrastiak direla zarata-maila baxuenak dauden momentuak; gauak, berriz, kaltetuenak; "limiteak ezin ditu 55 dB-ak gainditu".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun