Egitaraua bi zatitan banatuta dago: bata, eguerdian, eta, bestea, arrastian; hondartzako pasealekuan eta Ibarreta plazan, hurrenez hurren. Lehenengo saioa 12:30ean hasiko da, eta horretan balletaz gozatzeko aukera izango dute hondartzako pasealekuraino bertaratuko direnek. Ostera, arrastiko 07:00etan, ballet, street dance edo jazzaren estiloak ikusi ahal izango dira. Euskal dantzek ere euren tartea izango dute.