Gorlizko bizilagun baten bila ari dira

Larrialdi zerbitzua domekan, hilaren 7an, desagertu zen Gorlizko bizilagun baten bila ari da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sendiak desagerpenaren berri eman eta ondoren abiarazi dute bilaketa. Gizonezkoak 46 urte ditu, 1.80 metro neurtzen du, ile beltza eta begi urdinak ditu.

Desagertu zen egunean praka eta jaka urdinak zeramatzan. Gainera, bere autoagaz desagertu zen: Peugeot 208 zuria, 7530-JLD matrikuladuna.

SOS Deiak-k laguntza eskatu du desagertutako laguna aurkitzeko. Informazioa izanez gero deitu 112 telefono zenbakira.