Lehenengo egunean, barikuan, "Improtxou" bat-batean sortutako antzerkia erakustera taularatuko dira Diego Perez, Mutxel Santamaria, Soledad Carril, Leire Orbe eta Aitor Borobia. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, espektakulu horren alde "garrantzitsua" publikoa izango da, horien arabera garatuko baita istorioa. Hurrengo egunean, zapatuan, Olatz Beobideren, Belen Cruzen eta Amaia Lizarralderen "Nomofobikak" antzezlanaz gozatu ahal izango da. Horretan, sketch zein bakarrizketa bezala aurkeztuko dituzte istorioak, “betiere umorea lagun, burua astintzeko asmotan”. Amaitzeko, domekan, Maribel Salas eta Iñigo Salinero artisten bakarrizketek eragingo dituzte bertaratuko diren guzti-guztien irribarreak.