Aste-akabu gastronomikoa egingo dute Gorlizen

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 5a, 13:18

Askotariko pintxoak eta garagardoak dastatu ahalko dira egunotan.

Uztailaren 7an, 8an eta 9an, Dastatu Gorliz izeneko jardunaldi gastronomikoak egingo dituzte udalerrian. Egun horietan, Gorlizera hurbiltzen diren guztiek aukeran izango dituzte euro bateko pintxoen ibilbidea egitea, plater bereziak dastatzea, gastroguneetan bertoko produktuak erostea, hainbat dastaketa egitea eta tailer gastronomiko osasungarrietan parte hartzea. Gastrogune delakoak San Pedro plazan eta Elizako plazan izango dira. Gorlizko Turismo Bulegoak liburuxka bat kaleratu du horren denaren berri emateko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun