Sexu-eskubideak giza-eskubideak direla eta, ondorioz, unibertsalak izanik, ez daudela ohituren edo sinesmen kulturalen menpe aldarrikatu gura du Aldarte zentroak, sentsibilizazio ekimen honegaz. Sexu-aniztasunarekiko fobia munduan zehar zabalduen dagoen gorrotoetako bat dela agerian uzten du erakusketak: hainbat herrialdetan gobernuek beraiek hiltzen eta jazartzen dituzte lesbianak, gayak, transexualak, transgeneroak, bisexualak eta intersexualak.
"Homofobia iraganeko kontua da" erakusketa 13 panelez osatuta dago. Bertan, euskaraz eta gazteleraz, LGTTBI kolektiboaren sexu-eskubideek izan duten garapena azaltzen duten datuak aurki daitezke.