Metala eta pop-rocka maite dutenek aurtengo Aste Nagusia izango dute hitzordu; izan ere, Bertako Pop-Rockaren XXXII. Edizioa egingo dute, Bilborock Aretoan. Hala, izena eman duten ehun musika-talde ingurutik 16 aukeratu dituzte antolatzaileek. Horien artean dago Late to Scream post metal estiloko talde gorliztarra. Abuztuaren 25ean, barikuan, joko du laukoteak, 20:00etan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!