Jazz Ostegunak kontzertu-programaren bigarren hitzordua, bihar

Iker Rincon Moreno 2017ko abu. 2a, 13:30

Gorlizko Xurrut pizzeria-tabernak udan antolatzen duen musika-zikloaren bigarren kontzertua izango da bihar, eguenean, abuztuaren 3an, 22:00ak inguruan. Walking Class Hero taldeak emango du zuzenekoa, Jazz Ostegunak programaren barruan.

Azkeneko 17 urteotako eskaintzari eutsiz, joan den eguenean abiarazi zuen Xurrutek udako Jazz Ostegunak kontzertu-programa, Huntza taldearen zuzenekoagaz. Aurton, ostera, zuzeneko emanaldien eskaintza antolatzea ez da hain erraza izan Xurrutekoentzat; izan ere, uztail hasieran ez zekiten antolatu ahal izango zuten ala ez, udal-baimenak eta beste zirela eta. Atzenean, Xurrutekoek eta lagunek lortu dute, eta erritmo eta giro ederrean martxan ipini zuten Jazz Ostegunak-en eskaintza, uztaileko azkeneko eguenean. Hona hemen, Gabi de la Mazak grabatutako orduko bideoa:

Irailera bitarteko hurrengo eguenetako egitaraua, honako hau:

Abuztuak 3 Walking Class Hero

Abuztuak 10 Sonic Trash

Abuztuak 17 Roberto Nieva Trio

Abuztuak 24 Mushkum

Abuztuak 31 Carlos Velasco Walking Trio

Irailak 7 Todos los Fuegos

info+: Xurrut

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun