"Osasuntsu jan, osasuntsu bizi. Jatea premia edo beharra da, baina zentzuz jatea berriz, artea" goiburuagaz, elikaduraren inguruko tailerra antolatu du Gorlizko Udalak, Osasun Sareko egitarauaren barruan. Tailerra astelehenean, hilaren 25ean, 11:30ean hasiko da Sertutxena eraikinean. Iraupena ordubetekoa izango da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!