Erdaidek 19 ordu, 53 minutu eta 32 segundo eman zituen Alderdi Ederreko lorategiak eta Areatzako kaiaren arteko 140 kilometroko ibilbidea betetzeko. 16 mendateko eta 16.600 metroko metatutako desnibeleko lasterketa izan zen; hala, "oso txarto" pasa zuen gorliztarrak, hasieran "hoztuta" egon zelako eta geroago belaunean mina izan zuelako, bideoan azaldu duenez. Erdaide bigarren lotu zen lehenengo proban, Bilbao-Gasteiz lasterketan; bigarrenean, lesionatu egin zen, Gasteiz-Iruñea artekoan.