"Modu horretan, kontsumitzaileek % 20ko deskontua lortu ahal izango dute Gabonetako erosketetan", arduradunek azaldu dutenez. Horrez gainera, jakinarazi dute saltokiek kanpaina horretara batzeko aukera dutela oraindino; hilaren 17ra arte izena eman dezakete. Azaroaren 27an hasiko dira bonuak saltzen, eta 2018ko urtarrilaren 5era arte erabili ahal izango dira, kanpaina horretan izena eman duten denda denetan.