Astelehen eta martitzenean, hilaren 18an eta 19an, fresatze eta asfaltatze lanak egingo dira Elkano kaleko zati batean (Lexarreta eta Aiboa arteko tartean). Akazia kalean ere jarduketa txiki bat egingo dute, kale horretako toki jakin batean euria egiten duenean sortzen den ur pilaketa kentzeko.
Eguazten eta eguenean, hilaren 20an eta 21ean, bestalde, Txakursolo eta Zulueta kaleen txanda izango da. Kale bietan, zenbait zatitan, errodatze-zoladura berria jarriko da.
Lanengatik ukitutako bide-marrak ahalik eta lasterren lehengoratuko dira, eguraldiaren baldintzak onak badira. Eta, gainera, lanak egiten diren bitartean zirkulazioari bidea ez ixteko ahalegina egingo da, behin behineko mozketak egon badaitezke ere. Horrez gainera, aparkaleku batzuk libre utzi beharko dira, lanak egin ahal izateko.