Gizarteratzeko eta laneratzeko plana jarri du martxan Gorlizko Udalak

Iker Rincon Moreno 2018ko mar. 7a, 13:19

Giza-bazterkerian dauden edota horretan murgiltzeko arriskuan dauden udalerriko 30 pertsona laneratzeko plana abiatu du Gorlizko Udalak. Interesatuek hilaren 28ra arte eman dezakete izena, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan.

Gizarteratzeko eta Laneratzeko Akonpainamendu Plana, giza-bazterkerian dauden edota arriskuan dauden Gorlizko 30 pertsonei gutxienez bideratuta dagoen programa da. Indibiduoan pentsatuta dagoen gizarteratzeko eta laneratzeko planak garatzen dituen programa da; langile teknikoak babestua eta, parte hartzaile bakoitzak dituen premiak kontutan hartuta. Barneratze horretarako, gaitasun pertsonalen, heziketa mailaren, giza eta komunitate parte-hartzearen, gaitasun pertsonalen, udal-baliabideen ezagueraren eta gaitasun profesionalen indarberritzearen hobekuntza lantzen dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun