Aurten ere, azoka egiteaz gainera, doan eskainiko dituzte tailer bi, 11:00etatik 13:00etara. Lehenengoa loreen petaloakaz mandalak egiten ikastekoa izango da; bigarrenak, aldiz, "Biodibertsitatea erein" du izena. Bitartean, 12:30ean, Jakoba Errekondon landareei buruzko hitzaldia emango du, udaletxeko osoko-bilkuren aretoan. Azkenik, 14:00etan askotariko opariak zozkatuko dituzte.
