Udalekuak 10:30ean hasiko dira Gorlizko ikastetxean, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, haur guztiek bertara autobusez joateko aukera izango dute.
Udalekuen prezioa 30 eurokoa izango da; halere, familia ugariek 20 euro ordaindu beharko dituzte plaza bakoitzeko eta diru-sarrerak bermatzeko errenta dutenek 10 euro.