Eskariak aurkezten direnean, nahitaez eduki beharko dute eguneratuta ondoko dokumentazio hau, bertan adierazita zein jaitan parte hartu nahi duten:
- N.A.N.
- Ekonomia Jardueren gaineko Zergari dagozkion epigrafeetako alta-agiria.
- Gizarte Segurantzaren erregimeneko alta-agiria, eta kuotak egunean edukitzearen agiria.
- Erantzukizun zibileko asegurua, jaialdi osoa estaltzen duena.
- Atzerriko pertsonen kasuan, egoitza eta lan-baimenak egiaztatu beharko dituzte.
Aurkezteko epea maiatzaren 2tik 11ra bitartekoa izango da, biak barne, eta Udaletxeko HAZen aurkeztu beharko dira (Eleiz enparantzan), web-orriaren bitarte edo indarreko arauteriak baliozkotzat jotzen dituen edozein administrazio-erregistrotan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikulua).