Udalerriko langabeak kontratatuko dituzte Gorlizko TAO zerbitzurako

Iker Rincon Moreno 2018ko mai. 23a, 13:02

Udalerri osoan egongo da indarrean TAO, udaldian zehar.

Uda heltzear dago, eta horregaz batera TAO sistema ezarriko dute laster Gorliz udalerrian. Hori dela eta, ibilgailuen aparkalekua kontrolatzeko udalerriko langabeak kontratatuko dituztela iragarri du Udalak.

Udan zehar TAO sistema kudeatzeko zerbitzua EYSA Establecimientos y Servicios S.A.U. enpresari esleitu dio Udalak. Hala, udalerriko langabeak kontratatzen hasiko da laster enpresa hori. Interesatuek Lanbiden izena eman beharko dute, hilaren 24a baino lehen.

Horretarako, hurrengo epigrafean egin beharko dute izen-ematea:

  • Kodea: 55001036.
  • Deskribapena: TXARTEL SALTZAILEAK.
  • Bestelako deskribapena: BIDESARI ZERGA-BILTZAILEAK, APARKALEKUAK, GARRAIO ENPRESAK.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun