"Borobilean" ikuskizuna urteurren biribil bategaz batera dator; izan ere, Pirritx eta Porrotx pailazoek 30 urte daroatzate eszenarioen gainean. Beste esangura bat ere badauka izenburuak: pailazoak "borobilean" jesarriko dira, "begiak eta bihotzak elkarri begira".