Q bandera jasotzeko, Gorlizko hondartzak pasatu behar izan du azterketa zehatza, nazioarteko UNE-ISO 13009 kalitate-araua betetzen duela erakusteko. Azterketa horretan, zerbitzu publikorako ekipamenduak hartu dituzte kontuan: dutxak, bainuak, ostalaritza, garbiketakoak, salbamendua eta publikorako argibideak. Hala, kalitatea, segurtasuna, zorroztasuna, eta zerbitzuen profesionaltasuna bermatuta daudela ebatzi du ICTEk. Aipatutako arau hori 90 herrialderen artean adostuta dago.
Halere, Gorlizko hondartzaren turismo-kalitatea ez da kontu berria. Hareatzak bere lehenengo ziurtagiria jaso zuen orain dela bost urte; UNE-ISO 13009 kalitate-arauaz gainera, ISO 9001 eta ISO 14001 ere betetzen ditu.