Gure Zirkuaz gozatzeko aukera egongo da Gorlizen

Iker Rincon Moreno 2018ko uzt. 12a, 13:03

Euskal Herriko hiri eta herriak zeharkatuko ditu udan zehar Iker Galartza aktorea, gidoilaria eta sortzailea buru duen euskal artisten karpa ibiltariak. Amezketan hasi zuen lehen bira, eta Aiatik, Zumaiatik, Ordiziatik eta Ondarroatik igaro ostean, Gorlizen egingo du geldialdia Gure Zirkuak. Abuztuaren 9tik 19ra arte izango dira saioak, eguenetik domekara: sarrerak 12 eurotan daude, www.ticketea.com webgunean.

Ordutegiak:

  • Abuztuak 9, eguena: 19:00etan.
  • Abuztuak 10, barikua: 19:00etan.
  • Abuztuak 11, zapatua: 19:00etan eta 21:30ean.
  • Abuztuak 12, domeka: 19:00etan.
  • Abuztuak 16, eguena: 19:00etan.
  • Abuztuak 17, barikua: 19:00etan.
  • Abuztuak 18, zapatua: 19:00etan eta 21:30ean.
  • Abuztuak 19, domeka: 18:00etan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun